Barne Araudia


  1. HIRUKASKOren BARNE ARAUDIA  

 

  • Antolatzailea : Bat Bi Hirukasko elkartea, 1901aren legea irabazteko xederik gabeko elkarteaItsasun 

  • edo 3 ibiltariko taldetan egiten den mendi ibilaldi hau, 2000m goratasun eta 26Km luzetasunetan mugatzen da (Iparla eta Artzamendi). 

  • Ibilaldiaren abiatzea goizeko 7ak eta 9ak bitartean eginen da. 

  • Izen emaiteak ekainaren 17an hetsiko dira. Ez izena emaiterik leku bertan. 

  • Momentuko osagarri neurriak errespetatuak izanen dira.  

 

  1. Artikulua 1 : 

Lasterkari orok bere burua lasterketaren araberako indar fisikoan pairatzeko gai dela segurtatzen du ; Hein bereanistripu edota larrialdi baten kasuantalde antolatzaileari ez zaio leporatuko nolanahiko gabezia baten ardura. 

 

  1. Artikulua 2 : 

Izen emaitea Internet bidez egiten da www.hirukasko.orgwengunean. 

Izen emaitea ondoko pundu hauek baldintzatzen dute : 

  • Mendiko kirolak pratikatzekokontra indikaziorik ez duzuela frogatzen duen urte bat baino guttiagoko mediku agiri ofiziala edo kirol lizentzia bat (FFA, FFCO, triathlon edo UFOLEP) 

  • 30€-ko ordainsaria 

  • Baliabide minimoez hornitua den zaku edo zintura bat ; hau da xistuasokorri estalkiahazkurri energetikoak et ura sahetsean eraman behar ditu korrikalari orok. 

 

Izen emaitea baieztatzen duten esku-muturrekoak baldintza hauenpean eskuragarri izanen dira. 

 

  1. Artikulua 3 : 

 

  1. Sekuritateasegipena eta laguntza ibilbidearen luzera guzian segurtatuak izanen dira. 

Sorospen taldea medikuerizain eta sokorrista kalifikatuez osatua da. 

Lantalde eta garraio zerbitzu guziak harremanetan izanen dira irratien edota telefono mugikorren bidez. 

   

Sorospen postuen egitekoaarriskuan diren parte hartzaileak laguntzea da antolakuntzaren edo konbentzionatuak diren baliabideak erabiliz.   

Zailtasunean edo serioski zauritua den pertsonari dagokio sorospen taldeak deitzea :  

  • sorospen postu batera joanez 

  • lasterketaren antolaketa deituz 

  • sorospen taldeak deitzeko beste parte hartzaile bati galdeginez 

 

Antolatzaileak deitzea ezinezkoa bada, larrialdi zerbitzuak deitu ditzazkezue zuzenean (« urgentziak bakarrik » gune batean baldin bazarete batez ere) : 112  

Parte hartzaile bakoitzaren eginbidea da, arriskuan den pertsona bat lagundu eta sorospen zerbitzuak deitzea. 

Ez ahantzeguraldia edo erliebea bezalako aldagarriengatiklaguntzauste baino berantago heltzen ahal delaZuen segurtasuna berazzakuan ezarri duzuen materialaren araberakoa izanen da.  

Mediku edo sokorrista bat galdegiten duen parte hartzaileakhonen erabakia onartu eta errespetatu beharko du.  

 
Mediku eta sokorrista ofizialek ondoko erabakiak hartzen ahal dituzte :   

  • Pertsona bat ibilaldia uztera behartu (dorsala kenduz)  

  • Zone de texteArriskuan ikusten dituzten pertsonak ebakuarazi edozoin baliabide erabiliz.  

  • Pertsona bat ospitalean onartarazi.  

Ebakuazio moldea eta ospitalearen hautuamediku eta larrialdi zerbitzu ofizialen esku da.  

Larrialdi zerbitzu berezi edo ebakuazioaren kostua parte hartzailearengan da.  Berari dagokio ere antolatzaile edo larrialdi zerbitzuek utzi duten lekutik itzulera segurtatzeaAzkenik, parte hartzailearen ardura da erebere asurantza pertsonalari dosier bat aurkeztea denbora epeak errespetatuz.  

 

Parte hartzaileekosoki markatua den ibilbide bat segituko duteMarkarik ez dela ohartzen badiraantolakuntza deitu eta azken kontrol guneraino itzuli beharko dira.  

 
KASU: Ez baduzue markarik ikustenberriz gibelera joan! 

 

Edozien arrazoinengatikibilaldia segitzeari uko egiten badiozueantolakuntzari jakinarazi (kontrolgune edo sorospen gune batean).  

   

  1. Les ravitaillements : 

Le principe de la randonnée par équipe en semi-autonomie est la règle. 

La semi-autonomie est définie comme étant la capacité à être autonome entre deux points de ravitaillement, sur le plan alimentaire et vestimentaire.  

Cependant, des ravitaillement (liquides et solides) sont répartis sur le parcours aux points suivants :  

  • Harruxia (km 14) : ravitaillement liquide + pique-nique à emporter (froid) 

  • Artzamendi (km 19) : ravitaillement liquide uniquement 

  • Arrivée au mur à gauche Atharri (km 26) : ravitaillement liquide uniquement 

Au départ, l’organisateur fournira un gobelet à chaque randonneur. Chaque randonneur retournera le gobelet à l’arrivée en échange du tee-shirt de la randonnée.  

En effet, aucun gobelet plastique ne sera mis à disposition des randonneurs aux différents ravitaillements.  

Toute personne sans inscription ne peut accompagner un randonneur sur le parcours.  

 

  1. Tenoreak : 

Abiatzea 7etatik 9ak arte. 

Artzamendirat igotzeko : abiatzearen hestea 14etan.  

 

 

  1. Artikulua 4 : 

Parte hartzaileek inguramena zaindu eta errespetatzearen zina egiten dute. 

Oroitarazten dugu ingurune naturalahul eta basa batean gabiltzala (Natura 2000 eremua). 

Zaintza eta arta haundi bat ekarri beharko zaio hondakinen kudeaketari. 

Ingurumenaren errespetuzez da tindurik erabiliko bide markaketan.   

Ezinbestekoa da markatua den ibilbidea segitzea lasterbiderik hartu gabe, lurren gehiegizko higidurarik ez sortzeko.  

 

  1. Artikulua 5 : 

Antolatzaileek « sekuritate zibila » babesten duen asegurantza bat martxan eman dute. 

Aseguru horrek istripu baten ondorioak barneratzen ditu. 

Lizentziadunek haien lizentziari loturiko asegurantzaren bermeak dituzteBesteekistripuen aintzinean besbesten dituen asegurantza pertsonal bat hartu behar dute.   

Parte hartzaileek segurtatu behar dutehaien asegurantzak « Espainiatik » herriratzea bermatzen duelaibilbidearen zati ttiki bat mugaz gaindi pasatzen baita.  

Izen emaiteak pertsonalak dira. Antolakuntzak ez du ardurarik izanenizen emaitearen ondotik pertsona aldaketa bat gertatzen bada talde batean.  

 

  1. Artikulua 6 : 

Ibilaldi hau kirol lizentziatueri eta lizentziatuak ez diren partaide guzieri zuzendua zaie. 

Guttieneko partaideen adina 14 urtekoa da, eta burasoen baimena baitezpadakoa da helduak ez diren partaide guzientzat. 

Ibilaldiaren segipena ibilbide osoan segurtatuko da, partaide talde bakoitzeko 2 edo 3 kideen presentzian egin « pointage »-en bidez. 

Korrikalariek beren erresponsabilitate pertsonalaren baitan iharduten dute. 

 

  1. Artikulua 7 : 

Aroaren araberaantolatzaileek ibilbidea aldatu,ibilaldia geldiarazi edo anulatu dezakete.  

 

  1. Artikulua 8 : 

Zone de textePartaide orok antolatzaileak baimentzen ditu egunaren harian eskuratu ahal izan daitezken irudien erabilpen askea egiteko. 

 

  1. Artikulua 9 : 

Zaurituak bakarrik ebakuatuko dira.  

 

  1. Artikulua 10 : 

Arrazoinak arrazoinez da dirurik itzuliko. 

Bat bi hiru kasko elkartea ezeztatu behar baldin badu 2021ko edizioaproposatuko dizu atxikitzea zure izen emaitea helduden edizioarentzat 2022akoa.  

 

  1. Artikulua 11 : 

Hirukasko egunaren izen emaiteakhonako barne araudiaren onarpen osoa (araudiaren prinzipala gei Covid 19 egoerarako gehgarria)  barneratzen du.  

 

  1. COVID 19 EGOERARAKO GEHIGARRIA  

 

Hirukasko bezalako ekitaldi bat osasun arauen errespetu osoan iragan behar dela jakinez, parte hartzaile gisahonako pundu hauek errespetatzera engaiatzen naiz :  

 

Babes jestu guziak errespetatzen ditut (maska ezarrieskuak garbitudistantziak atxiki). 

 

Osasun mailako arriskuak ekiditeko antolatzaileek sortu duten araudia zinez eta osoki aplikatzen dut : 

 > Maska ezartzen dut abiatze guneanibilibean zehar gordetzen ahal dut baina hemuga gunean berriz ematen dut.  

Beste parte hartzaileengandik distantziak atxikitzen ditut 

> Ene eduki ontzia eramaten dut hornidura guneetan edateko (ur poltsabidoin, baso…), … 

 

Ez naiz beste parte hartzaileekin fisikoki kontaktuan sartzen 

 

Ekitaldi honek jendea biltzen duenez, babes jestuak ez errespetatzeakkoronabirusaren zabaltzea ahalbidetu dezakela jakinean naiz 

 

Ohartzen naiz arrisku hau larria izan daitekela pertsona ahulagoentzat (65 urte bainogehiagokoakeritasun kronikoak dituztenakhaurdun diren emazteak). 

 

- Covid 19 eritasuna deklaratu badut aintzineko aste edo hilabeteetanmediku bat kontsultatzen dut, holako desmaila eta luzaera duen ibilaldi bat burutzeko gai naizenez segurtatzeko.    

 

- Covid-19 sintomak badin baditut edo ukan baditut azken 14 egunetanez dut parte hartzen.   

 

- « Tous AntiCovid » aplikatzioa telekargatu eta izena emaitea posible baldin bada, jin aintzin. 

 

Deitu Covid 19 arduradunaibilaldia bukatu etaeritasuna baldin baduzu 

 

- Txakurrak debekatuak

 

 

Irakurria eta onaratua 

Izenadeitura, data eta izenpedura 

Zone de texte