Barne Araudia


2 edo 3 ibiltariko taldetan egiten den mendi ibilaldi hau, 2600m goratasun eta 30.50Km luzetasunetan mugatzen da, baldin eta 3 kaskoak gainditzen badira ; 2 kaskoen kasuan berriz, ibilaldiak 1850m-ko goratasuna eta 23Km-ko luzaera du.

Ibilaldiaren abiatzea goizeko 7ak eta 8ak bitartean eginen da.

 

1 Artikulua : 

Lasterkari orok bere burua lasterketaren araberako indar fisikoen pairatzeko gai dela segurtatzen du ; Hein berean, ixtripu edota larrialdi baten kasuan, talde antolatzaileari ez zaio leporatuko nolanahiko gabezia baten bermea.

 

2 Artikulua :

Izen emaitea ondoko pundu hauek baldintzatzen dute :

-          Urte bat baino guttiagoko mediku agiri ofiziala

-          25€-ko ordainsaria

-          Baliabide minimoez hornitua den zaku edo zintura bat ; hau da xixtua, sokorri estalkia, hazkurri energetikoak et ura sahetsean eraman behar ditu korrikalari orok.

 

Izen emaitea ondoko dokumentu hauek trinkotzen dute :

-          Zenbakidun « pointage » edo segipen txartela

-          Informazio orriak.

 

Izen emaitea baieztatzen duten esku-muturrekoak baldintza hauenpean eskuragarri izanen dira.

 

3 Artikulua :

Sekuritate, segipena eta laguntza ibilbidearen luzera guzian segurtatuak izanen dira.

Sokorrista taldea mediku, erizain eta sokorrista kalifikatuez osatua da.

Lantalde eta garraio zerbitzu guziak harremanetan izanen dira irratien edota telefono mugikorren bidez.

 

Janari eta edari hornidurak ondoko lekuetan segurtatuak izanen dira :

-          Xumus (km 10.5)

-          Behereko etxea (km 18.5) : apairu osoa (hotza edo beroa)

-          Mehatze-ko lepoa (km 22 eta 24)

-          Atharri ezker pareta - Arribatzea (km 30.5)

 

4 Artikulua :

Parte hartzaileek inguramena zaindu eta errespetatzearen zina egiten dute.

Oroitarazten dugu ingurune natural, ahul eta basa batean gabiltzala (Natura 2000 eremua).

Zaintza eta arta haundi bat ekarri beharko zaio hondakinen kudeaketari.

 

5 Artikulua :

Antolatzaileek « sekuritate zibila » babesten duen asegurantza bat martxan eman dute.

Aseguru horrek ixtripu baten ondorioak barneratzen ditu.

 

6 Artikulua :

Ibilaldi hau kirol lizentziatueri eta lizentziatuak ez diren partaide guzieri zuzendua zaie.

Guttieneko partaideen adina 14 urtekoa da, eta burasoen baimena baitezpadakoa da helduak ez diren partaide guzientzat.

Ibilaldiaren segipena ibilbide osoan segurtatuko da, partaide talde bakoitzeko 2 edo 3 kideen presentzian egin « pointage »-en bidez.

Korrikalariek beren erresponsabilitate pertsonalaren baitan iharduten dute.

 

7 Artikulua :

Antolatzaileek barne araudi hunen eraldatzeko eta egokitzeko askatasun osoa dute.

 

8 Artikulua :

Partaide orok antolatzaileak baimentzen ditu egunaren harian eskuratu ahal izan daitezken irudien erabilpen askea egiteko.

 

9 Artikulua :

Hirukasko egunaren izen emaiteak, honako barne araudiaren onarpen osoa barneratzen du.